Udaletxeak jaialdira joateko autobus bat antolatu du. Legazpitik 10:30tan irtengo da eta itzulera 18:30 izango da Donostian.
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival 2016ko azaroaren 16, 17 eta 18an Donostian ospatuko den gaztaren inguruko jaialdia da, aurten hirian ospatuko den ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena
Artzai Gazta elkarteaburu duelarik, Idiazabal Jatorri Izendapena, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basque Culinary Centre unibertsitatea eta Donostiako Udalak emandako laguntza berebizikoa izan da maila honetako jaialdi bat antolatu ahal izateko.
Jaialdia Donositan ospatuko da, Kursaal jauregian.
Autobusa doakoa izango da y jaialdirako sarrera udaletxean erosi ahalko da. Sarrera 12€takoa da eta 6 gazta dastatzeko aukera ematen du.
Autobus zerbitzua erabili nahi duena udaletxean eman beharko du izena, Herritarren Arreta Zerbitzuan.