Azaroaren 7tik aurrera lursailen jabeek edo ordezkariak dokumentuak udaletxean jasotzeko aukera izango dute.
2014eko udan eman zitzaion proiektu honi hasiera, egin ziren bileretan jabe bakoitzari bere izenean Gipuzkoako Foru Aldundiaren katastroan jasotzen ziren lursailen informazioa emanez.
Jabe bakoitzak lursailen mugarriak bilatu, mugakideekin adostu eta gero neurketak egin ahal izateko garbiketa lanak egin zituen. Udalean akordio dokumentuak jaso ahala, lanerako kontratatu zen enpresatik (Gipuzkoako Baso Elkartea) teknikaria jabeekin harremanetan jarri ondoren mugarrien nahiz puntu garrantzitsuen koordenadak jaso ditu.
Horrela bada, amaitutzat eman da 1. fasea, herriko 8tik 14rako poligonoetako lursailekin osatua. Azaleraren %95 inguru jasotzea lortu da.
Datorren astelehenetik aurrera jabe bakoitzak edo bere ordezkariren batek dokumentua jasotzeko aukera izango du udaletxean. Aldez aurretik txanda hartzea gomendatzen da Jone Azpeitia udal teknikariaren harremanetan jarriz 943737030 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.