Astebetean, Urtatza auzoan, Domingo Agirre eskolaren parean, beherantz doan errepidean dagoen sakangunetik lau pieza kendu dira nahita.
Elementu horiek zonalde horretan dagoen trafikoaren abiadura mugatzeko eta, beraz, bide-segurtasuna bermatzeko dira. Beraz, ekintza horiek zigor kodean jasotako delituak izan daitezke.
Horregatik, zera ESKATZEN DUGU:
Bertako auzokideen laguntza. Horrela, benetan eskertuko dugu norbaitek elementu horiek nola kendu diren ikusi badu, horren berri udaltzaingoaren bulegoan ematea.