Burdinola Elkarteko Memoria Historiko taldearen ekimenez ekarri da Aranzadi Zientzia Elkarteko erakusketa hau.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibileko ehun bat hobitan jardun du lanean, eta nola desagertuen senitartekoek hala instituzioek zein memoria historikoko elkarteek egindako eskaerei erantzun diete. Ondorengoak dira egundaino EAE eta Nafarroako lurraldean desehortzitako hobiak. Horiek ez ezik, penintsulako beste lurralde askotan ere desehorzketak burutu ditugu.
Deshobiratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketak Aranzadi Zientzia Elkarteak azken 10 urtean egindako memoria historikori buruzko lana biltzen du.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Sailak antolatutako lan hau Gerra Zibilean desagertutako ahaide maiteak bilatzen zituzten senitartekoen ekimenari emandako erantzuna izan da.
Erakusketak lau zati ditu, eta lau zati horiek hobiak desehorzten egiten diren azterketa-faseak adierazten dituzte.
- Pertsonak. Desehorzteko sustatzaileak, batez ere familiarrak. Berriemailea, larria duten kokalekua ezagutza du. Eta lantaldea gai ezberdinetako profesionalak osatzen dute.
- Bigarren zatia: Hobia. Hobia eta bertan aurkitutako aztarnak.
- Laborategia. Aztarnak aztertzen, ikertzen eta identifikatzen diren tokia.
- Omenaldia. Familiek eta instituzioek gerrako biktimei egiten dieten bukaerako omenaldia.