Hauxe da lantaldearen helburua: “…. animaliak edukitzea eta babesteari” buruzko udal araudi berria lantzea.
Gaur egun indarrean dagoen udal ordenantza 1997. urtekoa da. Hauexek izango dira lantaldearen egitekoak:
- Aipatu ordenantza indarrean dagoen legeriara egokitzea eta eguneratzea.
- Animalien jabeen eta, oro har, auzokoen arteko lankidetzarako jarraibideak zehaztea.
- Txakurren aisiarako eremuen kokalekua aztertzea; eremu horietan txakurrek aske ibili ahal izango dute, betiere haien jabeen kontrolpean.
Hori dela eta, dei egiten diegu gaiarekin sentsibilizatuta dauden erakunde, elkarte, talde edo norbanakoei, eta Udalak antolatu duen bileran parte hartzera animatu nahi ditugu.
Eguna: azaroaren 7an
Ordua: 18:30ean
Lekua: udaletxeko Batzar Aretoan
Interesatuta daudenak Herritarrentzako Arreta Zerbitzutik pasa daitezke eta bertan eskuragarri dagoen eta landuko dugun ordenantza berriaren zirriborroa jaso dezakete.