pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroaren 1ean abiatuko da aurten ere Azaroan Musika Zikloa
26
Urr
2016

Azaroaren 1ean abiatuko da aurten ere Azaroan Musika Zikloa

Bilboko S.I. Katedraleko Musika Kaperaren emanaldiarekin

Azaroaren 1ean, asteartea, 20:00etan izango da Parrokian Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia. Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

1, asteartea: “Capilla de Música de la S.I. Catedral de Bilbao”. 20:00etan Parrokian Santikutz Abesbatzak sustaturik.

6, igandea:Evening Prayer”, gospel "diben" errepertorioa. Lidia Insausti ahotsean.19:00etan Parrokian.

12, larunbata: “Coral Cais Cantum” (Cascante). 20:00etan Parrokian, Santikutz Abesbatzak sustaturik.

17, osteguna: “Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira”.17:30etatik aurrera erdiguneko kaleetan.

19, larunbata: Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:00etan Parrokian.

20, igandea: “Organo kontzertua. Organo-jolea: Gerardo Rifon (Donostiako San Ignazio elizako organista)”. 19:00etan Parrokian. Gipuzkoako Organojoleen elkarteak antolaturik, Legazpiko Parrokiaren laguntza.

26, larunbata: “Alaitasuna Errondaila”. 17:00etan Santikutz Egoitzan.

27, igandea: Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira. 9:00etatik aurrera, Itxaropen, D. Agirre, Aizkorri eta Bikuña Enean.

27, igandea: “Alos Quartet: Garden”. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

 

 

Bilboko S. I. Katedralgo Musika Kapera ahots eta instrumentu talde bat da, non bere kide guztiak mundu koralean eskarmentu handia dute eta talde orkestralak esperientzi handia duten kideez osatzen da.

Sorreratik, taldeak “a capella” ahots musika nahiz musika instrumentalagatik (kamera orquestra, metal boskotea eta organoa) apustu egin zuen, beti ere interpretazio kalitatea gogoan izanik eta baita ere lanak, estiloak eta garaiak beraien testuinguruan jarriz.

Taldea, polifonian eta oratorio klasikoen hobekuntzan du interesa, eta aldi berean XIX. mendeko eta gaur egungo egileen lanak sartzen ditu bere egitarauetan

Bilboko Katedralgo Musika Kapera, Bizkaiko talde musikalik zaharrena da. XVI. mendetik aurrera indartzen da eta garaiko katedraletako kaperen forma hartzen du, kontutan harturik Santiago parroki soil bat zela 1950. urterarte. Bere gorengo momentuetara XIX. mendean iritisiko da Nicolás Ledesma Kapera Maisuarekin, XIX. mendeko bukaerararte lanean jarraituko duelarik. XX. mendearen lehen erdialdean, Kapera kasik desagertu egiten da oso abestatz txiki baten bihurtuta, eliz ekintzetako soilik bihurtuta eta XX. mendeko bigarren erdialdean behin betiko desagertuko delarik.

1998. urtean suspertzen da eta gaur egun arte jarraitzen du, eta gaur egun duen lanetako bat “Katedral Elizan gurtza gorestea” da.

Bilboko Katedralgo Musika Kaperak ekitaldiak ematen ditu bai Katedralean bertan eta baita ere bertatik kanpora. Katedralgo gurtza zaintzeaz gain beste leku hauetan ere kantatu du: Iruñako Katedrala, Toledoko Katedrala, Orreagako Kolegiatan, Bien Aparecidako Santutegian (Kantabria), Torreciudadeko Santutegian (Hueska), San Felipe eta Santiago el menor-eko Elizan (Zaragoza), El Salvador-eko Eliza (Ejea de los Caballeros, Zaragoza) eta Oxoford-eko Unibertsitateko “Exeter College”-ean, arrakasta handia lortuz.

Madril, Gasteiz, Donostia, Azpeitia, Villasana de Menan (Burgos) kantatu du; eta nola ez Bilbon bertan egin dituen kontzertu guztiez aparte, ondoko herrietan ere eskeini ditu kantaldiak: Santurtzi, Portugalete, Barakaldo, Algorta, Areeta, Erandio, Balmaseda, Zalla, etab.); baita ere leku seinalatu hauetan: Bilboko Katedrala, San Anton Eliza, Santos Juanes, Erruki-Etxe Santuan; eta bestetik Sociedad Bilbaina, edo eta Bilboko Ayala Antzokia, Campos Elíseos Antzokia, Astrabuduako Antzokia eta Bilboko Euskalduna Jauregian ere kantatu du.

Aipatzekoak dira beste ekitaldi hauek: Bilkoko Katedralgo Inaugurazioa, Katedralgo “Jesús Guridi” Organo Nagusiko inaugurazioa, Durangoko Santa Maria Parrokia Basilika izendatu zuten egunekoa, Bilboko San Antonio Abad Parrokiaren inaugurazioa, etab…

Hurrango ekitaldietan ere parte hartu du: Bizkaiko Abesbatzen Astea, Errenteriko Musikasten, Durangoko Txistu Alardean, Bilboko Udalak urtero antolatzen dituen kontzertu zikloetan, Bilboko Udalaren ekitaldietan, elkarte ezberdinen ekintza pribatuetan: Sociedad Bilbaína, Deustuko Unibertsitatea, Notarioen Elkargo Gailena, besteak beste.

Bere errepertorioan horrelako lanak aurkitu ditzakegu: A. Vivaldiren “Gloria en Re”,. Th. Duboisen, “Las siete palabras de Cristo”, N. Lesmaren “Stabat Mater” eta “Miserere”, J. S. Bachen “BWV 140, 142, 172, 61 eta 62 Kantatak” eta Magnificat”, J. Haydnen “Te Deum”, W. A. Mozarten “Requeim”, “Koroatze Meza”, “Te Deum” eta “Regina Coeli”, J. Rutteren “Requiem”, L. Cheubiniren “Meza Sol M”, M. Rodriguezen “Miserere”, J. C. de Arriagaren ahots eta instrumentalak diren lanak, Alegriren “Miserere Mei Deus”, G. Fauréren “Requiem”, Rossiniren “Petite Messe Solennelle”, L. Iruarrizagaren “Missa Credo in unum Deum”, aspaldian ahaztutako Fray José de Larrañagaren “Missu est”, “Oratio Jeremiae” eta “In Omnibus”, motete ezberdinak, polifonía lanak, euskal kantu herrikoiak eta operaren printza txiki batzu.

Musika Kapera bezela CD batzu argitaratu ditu, horien artean “Música en la Catedral de Bilbao Vol. 2” deiturikoa eta bertan Kapera bertako egile eta Maisuen lanak aurkitu ditzakegu, berpizkundetik hasita XXI. menderarteko beste egile batzuen lanekin uztartuta.

 

PROGRAMA

 

Lehen zatia

 

 

1.- OÑAZEZ                                                         4 v.m. Y solista       A. Donosti

               Solista: María González (soprano)

 

2.-kUN KUN “de la Suite Vasca”          3 v.m.      P. Sorozabal

              

3.-NEGRA SOMBRA                                            5 v.m. Y solista       N. Otaño

               Solista: Martin Pinillos (tiple)

 

4.-EZIN AHAZTU                                  4 v.m. Y solista       M. Villar

               Solista: Borja Aristimuño (tenor)

 

5.- EUSKAL SOINUAK                                                              Popular

. Itsasoan                                              8 v.m.                                    A. Donosti

. Maritxu                                              5 v.m.                                    L. Iruarrizaga

. Gernikako Arbola                5 v.m.                                    A. Intxausti

 

 

Bigarren zatia

 

1.- REQUIEM en rem  6 v.m. Y solistas                    G. Fauré

 

       . Introito y Kyrie

       . Ofertorio

       . Sanctus

       . Pie Jesu

       . Agnus Dei

       . Liberame Domine

       . In paradisum

     solistas: María González (soprano)/Gexan Etxabe (barítono)

 

 

CAPILLA DE MÚSICA y ESCOLANíA DE TIPLES de la Catedral de Bilbao

ORQUESTA DE CáMARAde la Catedral de Bilbao

Maestro de Capilla: Oscar González Gasquet

 

 

Ohi bezala, lehen emanaldi hau, Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu.

Albiste guztiak