- Analisiaren emaitzak dokumentu labur batean bildu ditu.
- Ikerketa gauzatzeko herritarren parte hartzea ezinbestekoa izan da.
Legazpiko Udalak bukatu berri du Legazpi Klima 2030 lehen fasea. Fase honetan jasangarritasunarekin eta klima-aldaketarekin zerikusia duten politika eta jarduera guztien analisia egin da, besteak beste, aireren kalitatea, ura, mugikortasuna, hondakinak, energia, osasuna, kontsumoa edo bioaniztasuna aztertu dira.
Udalak, berriki, pauso esanguratsu bat eman du nazioarteko Compact of Mayors ekimenaren agiria sinatuz eta klima-aldaketa arintzea eta aldaketara egokitzearen konpromisoa hartuz. Azken hilabeteotan egindako analisia testuinguru honetan kokatzen da.
Ikerketa aurrera eraman ahal izateko hainbat ekintza burutu ditu Udalak, izan ere, politikari eta teknikariei aurkezpenak egin zaizkie, herritarrei zuzendutako galdetegia diseinatu da hainbat gaien inguruan euren iritzia jaso ahal izateko eta A21 foroak ere parte hartu du prozesuan.
Koldobike Olabide, Legazpiko alkateak, emaitzen zenbait alderdi azpimarratu nahi izan ditu “Analisi honek herriko indargune eta ahuleziak ikusteko balio izan digu . Hortik abiatuta hainbat ekintza planifikatzen ari gara”.
Agiria hemen kontsultatu dezakezu. Egokien iruditzen zaizun bertsioa aukeratu:
Hurrengo urratsa: ekintza plana
Datozen hilabeteotan udalerriaren jasangarritasun maila handitzen eta bere emisioak eta urrakortasuna murrizteko ekintza plana diseinatuko da. Fase honetan ere herritarren partaidetza bilatuko da Udaleko webgunearen bitartez.
Horretarako galdetegi bat betetzeko aukera egongo da, bai web orrian eta bai udaletxean eta Gizarte Zentroan laster jarriko diren kutxetan.