Bost dira egindako kontratazioak: Lanbidek diruz lagunduta 6 hilabeterako igeltsero 1 hasi da lanean eta beste 3 igeltsero eta administrari 1 kontratatu dira urte bukaera arte.
Lanbidek bultzatuta, 2016ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako onartu diren diru-laguntzekin lanaldi osoko dedikazioarekin 6 hilabetez espazio publikoak eraberritzen lan egingo duen langilea kontratatu da.
Horrezaz gain, Legazpiko Udalak indartu egin du Enplegu-plan hori eta urte amaiera arte beste lau pertsona kontratatuko ditu lanaldi osoko dedikazioarekin: 3 igeltsero eta administrari 1.
4 kontratazio berri horiek egiteko ez da diru-laguntzarik jaso Lanbidetik. Kontratu horiek udal aurrekontuetatik ordainduko dira.