pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bilerak 2017ko Ondasun higiezinen zerga azaltzeko, Aldundiak katastroa berrikusi eta gero
17
Urr
2016

Bilerak 2017ko Ondasun higiezinen zerga azaltzeko, Aldundiak katastroa berrikusi eta gero

Urriaren 19an eta 20an Domingo Agirre eta Kultur etxean

Urriaren 19an eta 20an bilera informatiboak egingo dira Domingo Agirre eskolan eta Kultur etxean.

Hiri- eta industria-eraikinen katastroko balioak joan den 2002an berrikusi ziren azkeneko aldiz eta, harrezkero, ez dira gehiago berrikusi.

Azkeneko 14 urteotan eraikinen merkatuko prezioek gorabehera handiak izan dituzte, haien ezaugarrien eta egoeraren arabera. Egoera hori erregularizatzeko asmoarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak katastroko balioak berrikusi ditu Gipuzkoa osoan.

Legazpin, katastroko berrikuspen horrek aldaketa desberdinak ekarri ditu katastroko balioetan; horrela, zonalde batzuetan jaitsi egin da balioa, beste batzuetan mantendu egin da eta beste batzuetan igoera nabarmena izan dute balio horiek.

Katastroko balioen berrikuspenak eragin zuzena du hiri-kontribuzioan eta, beraz, Legazpiko Udalak bi bilera informatibo antolatu ditu. Bilera horien helburua bikoitza da: batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak katastroko balioak berrikusteko jarraitu duen prozesua azalduko da eta, bestetik, etxebizitzetako, garajeetako, lokaletako eta beste eraikinetako jabeei beraien erreziboetan izan dezaketen aldaketari buruzko informazioa eskainiko zaie.

Bilerak:

  • Domingo Agirre eskolan: urriaren 19an, asteazkena, 19:00etan.
  • Kultur Etxean: urriaren 20an, osteguna, 19:00etan.

Albiste guztiak