Urriaren 19an, asteazkena, 18:30ean “El amor nunca muere” El fantasma de la óperaren jarraipenaren emanaldiarekin hasiko aurtengo zikloa. Aurtengoan ere, hilabetez hilabete generoz aldatzen joango gara, eta eskainiko den lanaren iraupenaren arabera, saio bakarra edo bi egingo dira hileko, beti ere gaztelerazko azpitituluekin. Ohi bezala gainera, hileko emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, hau elebitan.
Hona lehen hiruhilekorako prestatu den egitaraua:
- Urria: Musikala: “El amor nunca muere, el fantasma de la opera 2”(19an)
- Azaroa: Opera: “Elektra”(16 eta 23an)
- Abendua:Balleta: “Giselle”(14an)