Harrera ezin hobea izan du 2017ko aurrekontuak parte hartze bidez osatzeko Udalak bultzatu duen ekimenak.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 79 pertsonei.
Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (3), Brinkola (15), Erdigunea (13), Industrialdeak (3), Itxaropen (2), Juanastegi (1), Laubide (8), Mirandaola (4), Ormakio (1), Orokorrak (11), San Ignazio (18), San Juan (3), San Martin (4), Telleriarte (7) eta Urtatza (4).
Inbertsioak egiteko aurkeztu diren proposa-menak askotarikoak izan dira: irisgarritasuna (6), aparkalekuak (3), kaleak konpontzea (42), kanalizazioak (5), ekipamenduak (10), argiak (5), lorategiak (1), mugikortasuna (9), beste batzuk (10), parkeak (4), kaleak margotzea (2).
Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.
Aukeratutako proiektuen zerrenda bozkatzeko aukera izango dute herritarrek azaroaren 2tik 11ra; beraz, berriro legazpiarren laguntza eskatu nahi dugu guztion artean 50.000 €ko 6 inbertsio-proiektu aukeratzeko. Ondoren, proiektu horiek 2017ko aurrekontu proiektuan sartuko dira.
Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 79 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.