pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sal eta Eros: merkataritzan euskara bultzatzeko benetako fikzioa
10
Urr
2016

Sal eta Eros: merkataritzan euskara bultzatzeko benetako fikzioa

Sal eta Eros pertsonaien elkarrizketak astelehenero

Aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina aurkeztuko da, abendu hasieran, euskararen egunaren inguruan. Horra iritsi aurretik, Sal eta Eros pertsonaien elkarrizketak entzun ahal izango ditugu astelehenero. Minutu eta erdi inguruko zortzi atal izango dira.
 
Goierri Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina martxan jarriko dute abenduan. Kanpaina horren nondik norakoak blogean argitaratu genituen.
 

Bestalde, horra iritsi bitartean, Sal eta Eros pertsonaien elkarrizketak entzungo ditugu astero-astero ZingiZangon bertan. Astelehenero atal bat argitaratuko dugu ZingiZangon.

 

Elkarrizketak Iñaki Gurrutxaga musikariaren estudioan grabatu eta bere azkeneko diskoko kanta erabili da oinarri gisa.

Lehenengo atala: Sal eta Eros 1

Bigarren atala: Sal eta Eros 2

Albiste guztiak