Bi motatako diru-laguntzak daude:
Grabaketak egitekoak eta Aisialdiko prestakuntzarako direnak.
Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak zortzigarren urtez, herriko musika taldeentzat diru laguntzak eskainiko ditu. Aldi berean, seigarren urtez, Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia ere egin du, hau da, Zuzendari edo Begirale ikastaroak egin duten legazpiarrentzat. Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko, udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen, musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da, eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie. Abestiekgiza-eskubideen aldarrikapen unibertsalaerrespetatuko dute. Lehentasuna izango dute lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, baita euskaraz sortutako grabazioak ere. Orain arte hamaika taldeen jaso dute diru-laguntza mota hori: Elbereth (2009), Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011), Doinua Musika Eskolako Big Band eta D-Pintxos (2012), One Way Rock, Vancouver eta Deaf Squad (2013); D-Pintxos eta Alaitasuna Errondaila (2014) eta Elustondo anai-arrebak (2015).
Aisialdiko prestakuntza
Bestalde, Gazteria zerbitzuak, 2015-2016 ikasturtean herritik kanpo aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa burutu duten herritarrentzako bekak ere emango ditu. Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da. Guztira hamaika gaztek jaso dituzte horrelako bekarik.