Hip Hip URRI! Donostian sortutako ekimena da, Holandan et Berlinen ospatzen den October Children’s Month-a oinarritzat duena eta DSS2016 ekimenak bultzatu duena.
Hip Hip URRI! familietako kultur aisialdia sustatzeko sortu da. Helburu honekin, urriko asteburuetan Lehen Hezkuntzako haurrentzat doakoak izango diren kultur jardueren eskaintza zabala egiten da.
Aurtengoa Hip-Hip URRI! Gipuzkoako leku desberdinetan egiten den laugarren ekitaldia da. Aurtengo berritasunak honakoak dira:
1) Urola Garaiko Legazpi eta Ezkio-Itsaso gehitu dira egitasmora, beraz, herri hauen jarduerak gehituko dira, Goierri eta Donostiakoekin batera.
2) Egutegia ostiraletara zabaltzea, famili askok asteburua egun honetan hasten dutelako.
Horri esker, aipatutako tokietan mota eta alor desberdinetako 140 jarduera prestatu dira. Horietatik 6 Legazpin garatuko dira hainbat elkarte eta entitateei esker: Oripavi, Lenbur Fundazioa, Udal liburutegia eta udaleko Gazteria eta Hezkuntza zerbitzua.
Hip Hip URRI! programaren barruan, orokorrean, urrian herrian antolatzen diren hainbat ekintza sartu ditugu, baina badago ekintza bat bertan sartzeko propio antolatu duguna: urriaren 16ean, Latxartegi aretoan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara gauzatuko den Birziklatutako materialekin musika tresnak sortzeko tailerra eta Turukutupa Gasteizko taldearen kontzertua. Ekintza hori 7 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta dago eta bertan parte hartu ahal izateko izenemateak Kultur Etxeko harreran egin beharko dira urriaren 5era arte.
Jarraian gauzatuko diren ekintzen inguruko xehetasunak doakizue:
1, LARUNBATA: Familientzako jolasak, Bizirik bizi-sareak zabalduz lelopean Oripavi elkarteak antolaturiko V. Kultura arteko Egunaren barruan. 2 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta (Elebitan). Sarrerak doan. 17:00etatik 18:00etara, Euskal Herria plazan.
2 eta 9, IGANDEAK: Errotaria egun batez. Tailerra eta bisita gidatua, Lenbur Fundazioaren eskutik.Igeralde errotan opiltxoa egin, errota martxan ikusi , animaliei jaten eman, … 4 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta (Euskaraz). Sarrerak 8 euro heldu bakoitzeko. Erreserbak 943 73 04 28 telefonoan, bezpera baino lehen. 10:30etik 12:00etara, Igeralde Errotan
2 eta 9, IGANDEAK: Burdintxo. Bisita gidatua, Lenbur Fundazioaren eskutik. Mirandaolako burdinola martxan ikusi eta olapintxoa dastatzeko aukera. 5 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta (Euskaraz). Sarrerak 8 euro heldu bakoitzeko. Erreserbak 943 73 04 28 telefonoan, bezpera baino lehen. 12:00etatik 13:30era, Mirandaolako Burdinolan.
14, OSTIRALA:Ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik, 3-5 urte bitarteko haurrentzat. Guraso batekin sartzea izango dute haurrek (Euskaraz). Sarrera doan. 18:00etatik 19.00etara, Udal Liburutegian.
16, IGANDEA: Birziklatutako materialekin musika tresnak sortu. Tailerra, kontzertua eta batukada, Turukutuparen eskutik. 7 urtetik gorako seme-alabak eta beraien gurasoei zuzenduta (Elebitan). Sarrerak doan. Izenemateak Kultur Etxeko harreran egingo dira urriaren 5era arte. 12:00etatik 14:00etara Latxartegi Aretoan.
22, LARUNBATA: Euskal Jolasak, Sorgintxulo taldearekin. Haurrek beraien aita-amak edo aiton-amonak, hainbat euskal jolas eta kantu berreskuratu eta ikasiko dituzte. 4 eta 9 urte bitarteko neska-mutilentzat, beti ere heldu batekin (Euskaraz). Sarrerak doan. Izenemateak herriko ikastetxeetan urriaren 19ra arte, parte hartzaileen izena eta adina adieraziz. 17:00etatik 18:00etara, Azokan.
Herriko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan dauden ikasleei banatu zaie Hip Hip URRI! ekimenaren egitarauak, familiengana iristeko. Dena den, Interneten ere ikusgai izango da: