Bergaran bildu ginen ostiralean, hilak 23, udal euskaltegiok, geure curriculum berriaren aurkezpena egiteko.
Hiru puntu azpimarratu nahi izan genituen:
- Talde lana izan da, guztiok bateratuko gaituena bai didaktika aldetik, bai helburuei begira eta bai lan egiteko moduan ere.
- Garrantzia berezia ematen diogu erabilerari, gure herrietan euskararen erabilera areagotu eta sustatu asmoz.
- Oinarri oinarrian komunikagaitasuna dugu. Herritarrei euskaraz komunikatzeko behar dituzten balilabideak eman nahi dizkiogu, herritar diren neurrian beren eskubideak bereganatzeko tresna gisa erabil dezaten.