Ondoren agertzen diren lan-taldeak osatu ditugu, bakoitzari ibaiaren zati baten ardura emango zaiolarik. Talde bakoitzeko arduradun bat izendatu da.
Partaideak Euskal Herria Plazako azokako arkupean elkartuko gara, hilak 24, goizeko 10:00etan.
Lan-taldeetako arduradunak 9:45ean elkartuko gara. Bertan aholku batzuk emango dira eta materiala banatuko da.
Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman beharko ditu!
Gogoratu zenbait gunetara iristeko (5. eta 10. zatien artera, seguraski) garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!