pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gipuzkoako Artzain Eguna, irailaren 3an
25
Abu
2017

Gipuzkoako Artzain Eguna, irailaren 3an

Aurten ere Iraileko lehen igandean ospatuko dugu

 

 

 

 

 

Irailak 3, igandea, 10:00etan hasita, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 33. lehiaketa, Ardi Okela gertatzearen Gipuzkoako 27. txapelketa, artzainei omenaldiak, sagardo eta gazta dastaketa edota ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak izango dira eguneko ekintzetako batzuk. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 49. Artzain Txakurren Txapelketa egingo da.

 

Aurtengoan Legazpi aukeratu du Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bere urteko topagunea egiteko eta gurekin batera ospatuko dute. Irailaren 1etik aurrera euskal artzainak Ameriketan izan zireneko argazkiez osatutako erakusketa ikusteko aukera izango da Legazpiko Kultur Etxean.

 

Guzti hau aurkezteko irailaren 30ean prentsaurreko bat emango dugu Gipuzkoakoa Foru Aldundian, goizeko 10:30tan.

 

 

Hurrengo web gunean informazio gehiago daukazue eta baita argitaratzen dugun liburuxka eta programa deskargatzeko aukera ere.

 

www.gipuzkoakoartzaineguna.eus

 

Animatu zaitez Legazpir hurbiltzera!!

 

Albiste guztiak