pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko X. Argazki Rallya-“Batis Goikoetxea Memoriala”

2016ko Irailaren 4an, igandea, jokatuko da

2016ko Irailaren 4an, igandea, jokatuko da

 

O I N A R R I A K

Izen ematea eta partaidetza

Nahi duten zale guztiek parte hartu ahal izango dute.

Izen ematea Ikatza argazkilarien elkartean egingo da, Kultur Etxearen atzealdean, Irailaren 4an goizeko 9:00etatik 10:30era. Izena ematean ordaindu beharrekoa: helduak 8 € eta 16 urte baino gutxiago duten gazteak euro bat (1 €). (Helduei txartel bat emango zaie KATILU tabernan hamaiketakoa hartzeko).

 

Argazkiak deskargatzea

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira Ikatza argazkilarien elkartean. Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki bakarrik egongo dira bertan, JPG formatuan. Lehenengo argazkia parte hartzailearen aurpegiaren argazki bat izango da.

 

Gaiak eta kokapena

Gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Legazpiko udalerriaren muga barruan egin beharko dira. Memoriaren txartela hutsik egongo da rallya hasiko denean.

 

Argazkien aurkezpena

Parte hartzaile bakoitzak 6 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du, deskargatutako 36 argazkien artean aukeratutakoak; gai bakoitzeko argazki bat.

Argazkiak aurkezteko mezu elektroniko bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Bertan, parte hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo-izena zehaztuko dira. Modu berean aukera egongo da Ikatza argazkilarien elkartean ere aurkezteko. Edozein modutan ere, Irailaren 12a baino lehen aurkeztuko dira argazkien zerrenda.

 

Erabakia eta sari banaketa

Erabakia ospe handiko argazkilariez osatutako epaimahai batek hartuko du.

Sari banaketa Urriaren 14an arratsaldeko 19:00etan Legazpiko Kultur Etxeko aretoan izango da, saritutako argazkien proiekzioaren ondoren.

 

Sariak

Helduentzako

    · Argazki bilduma onenari          200 €.

    · Bigarren bilduma onenari        120 €.

    · Hirugarren bilduma onenari     50 €.

    · Herriko bilduma onenari          50 €.

 

Gazteentzako diploma eta opariak egongo dira kategoria bakoitzeko onenarentzat.

 

Oharrak

·  Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea esan nahi du.

·  Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti ere egilearen izena aipatuz.

·  Antolatzaileek hartuko dituzte oinarri hauetan aipatzen ez den edozein gai edo arazoei buruzko erabakiak.

·  Parte hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.

·  Ez dira onartuko ebakinak, ukituak edo kameraren sormenezko aplikazioak, ezta kanpokoak ere.

 

Harremanetan jartzeko pertsonak

Zalantzaren bat izanez gero edo argibideak behar badituzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.

 

Juan Carlos Mediavilla 649051936             Roberto 665722874       

Oinarriak

               

 

Albiste guztiak