pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa
05
Uzt
2016

Gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa

San Inazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose hiri eremuetan

Legazpiko Udala, gizarte eta hirigintzari buruzko ikerketa burutzen ari da, Legazpiko San Inazio; San Martin; Arantzazu eta San Jose hiri eremuari buruzko hirigintza eremuan. Udalak urbanizazioen berrikuntzarako Degradatutako Bizitegi eremuetan ematen diren laguntzak lortu ahal izateko beharrezkoa da ikerketa hau.

 

Horretarako beharrezkoa da Populazio Egoiliarrarekin, eraikuntzarekin, lurzoruarekin, hiri zerbitzuekin etab.ekin harremana duten hainbat alderdi ezagutzea.


Legazpiko Udalak, IKERTALDE enpresari eman dio lan honen ardura. Aste honetan zehar, eta uztailaren 29 arte, aipatutako enpresa honen inkestatzaile bat, identifikazio txartel bat izango duena, bizilagunekin harremanetan jarriko da prestatutako galdeketa erantzun ahal izateko. Jakina denez, eskainitako informazioak, sekretu estatistikoarekin erreserbatua eta errespetuzko tratamendua izango du. Ikerketaren helburuekin koherentea eta egokia izanez.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren enplegu eta gizarte politiketako sailaren dirulaguntza jaso du.

 

Albiste guztiak