LEGAZPIKO UDALAK irmo gaitzesten du astearte gauean Turkian, Istanbulgo Atatürk aireportuan, izandako atentatua, zeinaren ondorioz dozenaka lagun hil diren eta ehunetik gora zauritu diren.
LEGAZPIKO UDALAK terrorismoaren basakeriaren eta indarkeria indiskriminatuaren aurkako erabateko gaitzespena agertzen du eta 5 minutuko elkarretaratze isila egitera gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak. Gaurko egiten dugu elkarretaratze-deia, ekainak 30 (osteguna), 12:00etan, udaletxearen aurrean, hildakoekiko eta beraien senideekiko laguntza eta elkartasuna adierazi nahian.
Legazpiko udalerritik, une latz hauetan, elkartasunezko besarkada eta hurbiltasunezko sentimendurik sakonena bidali nahi diegu Istanbulgo hiriari eta Turkiako herriari, baita eragindako pertsona guztiei eta beraien senideei ere.