Futbol Zazpiko txapelketaren finalaren egunean egingo den Herri Bazkarirako txartelak eskuragarri daude ekainaren 24ra arte.
Bazkaria larunbatean, uztailaren 2an izango da, Azokan.
Edonor joan daiteke bazkarira, txapelketan parte hartu edo ez.
Bazkariak 15 euro balio ditu eta bazkarian bertan ordainduko da.
Ohiko menua eskainiko da: makarroiak edo paella, solomoa, postrea, ogia eta edaria.
Izenematea lotura honen bidez egin daiteke, gainera izenemate bakoitzean pertsona bat edo gehiago apuntatu daitezke.