Ekainaren 19an, igandea, 12:00etan.
Burdinola Elkarteak sustaturik, herriko ondarearen ikerketa eta ezagutzan aritzen den taldea, ohitura bihurtu da San Juan aurretik San Migel ermitan antolatzen den kontzertua. Aurtengoan, Doinua Musika Eskolako ikasle eta irakasleez gain Azpeitiko klarinete joleak ere bertan izango dira, gerturatzen diren guztiei eguerdi parte atsegina eskaini asmoz.