pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Doinua Musika Eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak
15
Eka
2016

Doinua Musika Eskolako ikasturtearen amaierako entzunaldiak

Ekainaren 13tik 19ra bitartean

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko asmoz, ekainaren 13tik 19ra bitartean Doinua Musika eskolak hainbat entzunaldi antolatu ditu. Igandekoa ezik, San Migel ermitan izango dela, beste guztiak Latxartegi aretoan izango dira.

Hona hemen egun bakoitzeko entzunaldiak:

-  Ekainak 13, astelehena, 18.00etan: Pianoa eta bioliña

-  Ekainak 13, astelehena, 19.00etan: Zeharkako xirula

-  Ekainak 14, asteartea, 18.00etan: Pianoa, klarinete eta saxofoia.

-  Ekainak 15, asteazkena, 18.00etan: Gitarra.

-  Ekainak 15, asteazkena, 19.00etan: Perkusioa.

-  Ekainak 16, osteguna, 18.00etan: Diploma kontzertua. Doinua Musika eskolan prestakuntza amaitu duten ikasleei diploma banatuko zaie.

-  Ekainak 16, ostegun, jarraian: Helduen entzunaldia.

-  Ekainak 17, ostirala, 18.00etan: Trikitixa eta panderoa.

-  Ekainak 19, igandea, 12.00etan: Doinua Musika eskolako ikasle eta irakasleak eta Azpeitiko klarinete taldea. San Migel Ermitan, Burdinolarekin elkarlanean.

Kartela

Albiste guztiak