pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sustraiak dantza taldearen emanaldia
09
Eka
2016

Sustraiak dantza taldearen emanaldia

Ekainaren 10ean, ostirala, 22:00etan Latxartegi Aretoan

Tradizioa ala moda berria? Edo biak … izango du izenburua aurtengorako Sustraiak Dantza taldeak prestatu duen jaialdiak.  

Azken urte hauetan Euskal Dantza Tradizionalen taldeek betiko dantzak dantzatzeaz gain dantza edota koreografia berriak sortzen dabiltza, herrialdeetako pauso, musika eta dantza estilo ezberdinak uztartuz, kutsu garaikideagoa eman nahiez edo.

Gaur egun dantza emanaldi hauek modan daudela dirudi, dantza talde tradizionalak ikuskizuna eskaintzen duten dantza taldeetan bihurtuz.

Sustraiak Dantza Taldeak bere 40 urteetan Euskal Herriko dantza tradizionalak dantzatu izan ditu, mendeetan dantzatu diren dantzak eta pausoak interpretatuz. Lan honetan jarraitzeko intentzioa dugu baina tradizioa aldakorra dela ere argi eta gabi dugu.

Gaur eskainiko dugun emanaldiak bi zati ditu.

Lehenengoan Sustraiak Dantza Taldeko haurren taldeek ohizko emanaldia eskainiko dute, Gipuzkoako hainbat dantza interpretatuz.

Bigarrenean Taldeko heldu eta gaztetxoek eskainiko diguten dantzak ohizkoak izango dira, baina hasieran aipatu dugun ukitu “modernoa” emanez. Hori bai urteetan ikasi ditugun koreografiak mantenduz (batzuetan moldaketatxoak eginda).

Ea gustuko ikuskizuna duzuen.

 

EGITARAUA:

 

1. Zatia

1.Agurra

2.Makil Haundi

3.Uztai txiki

4.Graziana

5.Legazpiko Ezpata Dantza

6.Zinta Dantza

7.Sorgin Dantza

 

2. Zatia:

1.Agurra eta Belauntxingoa

2.Zortzikoa

3.Makil Dantzak

4.Banakoa

5.Arin-Arina

6.Euskaldunak eta Sorginak

7.2. Kontradantza (Polka) eta Txakarrankoa

8.Otsagabia eta Lapurdiko Makil Jokoa

Kartela

Albiste guztiak