Ekainaren bigarren asteburuan egingo badira ere, ekainak 10,11 eta 12an, asteburu honetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Hegialdeko jai batzordeak, giroa berotzen joan asmoz.
Ekainaren 3an, ostirala, 22:00etan “Tengamos el sexo en paz” antzezlana izango da Domingo Agirre ikastetxean.
Ekainaren 4an, larunbata, Mus Txapelketa eta Motor Txikiak izango dira.
Ekainaren 5ean, igandea, Ortiz de Luzuriaga BTT martxa izango da.