Atzo, ekainaren 2an Epaimahaia bildu zen eta oinarrietan jasotako baremoari jarraiki, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrendak osatu zituen puntuazio ordenaren arabera. Behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da datorren asteartean, ekainak 7, eguerdian.
Aurten Legazpiko Udalak 14 begirale eta zuzendaria hartuko ditu. Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasiko da eta 22a izango da azkeneko eguna.
Aukeratuak izango diren begiraleek prestakuntza-saioa egin beharko dute guztion artean adostuko den arratsalde batean, herriko Kultur Etxean, ekainaren 13ko astean.
files/Euskara/Behin-behineko_zerrenda_eusk.pdf Behin-behineko zerrenda