pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txosnek edalontzi berrerabilgarriekin, hondakinen edukiontzi bat sortzea saihestu dute
26
Mai
2016

Txosnek edalontzi berrerabilgarriekin, hondakinen edukiontzi bat sortzea saihestu dute

Baita 318 kilogramo CO₂ aireratzea ere

Hauexek dira edalontzi berrerabilgarriak erabiltzearen abantailak: gas-aireratzeak eta lehengaiak aurreztea eta hondakinak ez sortzea.

 

Jaietako txosnek, erabili eta botatzeko plastikozko edalontzien ordez,  edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzte.

 

Edalontzi berrerabilgarriek, erabili eta botatzeko plastikozko edalontzien ekoizpenari egozten zaion ingurumen-eragina saihesten dute; besteak beste: lehengaiak, ura eta energia aurrezten da, ez dira aire-kutsatzaileak eta fabrikazio-hondakinak sortzen, kontsumo-puntura behar bezala iristeko premiazkoak diren biltzeko materialak erabiltzea saihesten da, garraioari egotzitako gas kutsatzaileak eta kontsumo-puntuan sortzen diren hondakinak saihesten dira (erosterakoan daramaten bilgarria adibidez) baita erabili eta gero sortzen den hondakina ere.

 

Santikutz jaietako txosnetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeak, ontzi-hondakinen edukiontzi bat sortzea eta 5 hilabetetan etxebizitza bateko kontsumo elektrikoak sortzen duen adina CO₂ aireratzea saihestu du.

Albiste guztiak