Maiatzaren 15ean ireki da 2016ko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion erreziboak borondatez ordaintzeko epea eta ekainaren 30 izango da azkeneko ordainketa-eguna.
Helbideratuta dauden erreziboak ekainaren 30ean kargatuko dira zergadunak horretarako eman duen kontuan. Aurretik posta arruntez zergadunen etxeetara, zorraren zenbatekoaren eta ordainagiriaren gainerako datuen berri emateko jakinarazpena bidaliko da.
Helbideratu gabeko erreziboak posta arruntez bidaliko dira zergadunaren helbide fiskalera eta zergadunak ordainketa egiteko hiru aukera erabili ahal izango du:
- BANKU LAGUNTZAILEAK: Banku laguntzaileen edozein bulego, kutxazain edo banka elektroniko zerbitzua erabiliz. Ordainketa egiteko erreziboa eraman beharko da eta hurrengorako helbideratzea eskatu ahalko da. Banku laguntzaileak hauek dira: BBVA; CAIXABANK; KUTXABANK; LABORAL KUTXA; NAFARROAKO RURAL KUTXA edo BANCO SABADELL.
- ON-LINE: Ordainketa telematikoa egin nahi duenak, www.euskadi.eus/nireordainketa helbidea erabili behar du.
- UDALETXEA: Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz 8:00etatik 15:00etara.
Aipatu helbideratu gabeko erreziboak ekainaren 15a baino lehen jaso ez dituztenek, kopia bat eskatu beharko dute Legazpiko udaletxean, bulego orduetan.
Ordaintzeko epe hori amaitu ondoren, prozedura exekutiboari emango zaio hasiera eta ordaindu gabeko kuotak dagokion errekarguarekin kobratuko dira, dagozkion berandutzako interesekin eta kostuekin batera.
Ados ez dagoenak hilabeteko epea izango du, udaletxeko sarrera-erregistroan, bulego-orduetan, Alkatetzari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko.