Sorgintxulo aisialdi taldeak gurasoak bilera batetara deitu ditu:
maiatzak 20, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Kultur etxeko Areto Nagusian.
Bileraren helburua da,
kanpaldiaren inguruko informazioa eskaintzea:
egunaren antolaketa, lanen banaketa, egingo dituzten ekintzak,
erabiliko diren arauak eta irizpideak, …
Kanpaldia uztailaren 15tik 29ra bitartean izango da
Pipaona de Ocon herrian (Errioxa).
12 eta 16 urte bitarteko 60 gaztek hartuko dute parte.
Bilera oso garrantzitsua da,
bertan kanpaldian arituko diren begiraleak ezagutzeko aukera izango baita,
baita zalantza guztiak argitzea ere.