pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nazioarteko Museoen Eguna Legazpin

Igandean, maiatzaren 15an ospatuko da

Aurtengo Nazioarteko Museoen Eguna,

“Museoak eta paisaia kulturalak” lelopean ospatzen da.

Hori dela eta, Lenbur Fundazioak, bereziki,

LEGAZPIKO PAPER FABRIKA-ren paisai kulturala

ezagutzera eman nahi du.

 

Horrela, igande honetarako, maiatzak 15,

hainbat ekintza antolatu ditu, non nobedade gisa,

herriko artisauak diren Juan Mari Burguerak eta Ricardo Mediavillak

beraien tailerren ateak irekiko dituzten.

 

Igandean, maiatzaren 15ean, goizeko 11.00etan,

Chillida Lantokia, lehengoko paper fabrika, ikusteko aukera egongo da,

baita Juan Mari Burguerak azken urteetan egindako keramika lanak

eta Ricardo Mediavillak egiten dituen forja lanak ere.

Bisita doakoa izango da.

 

Mirandolan beste hiru gune ikusgai egongo dira:

Burdinola, Burdin museoa eta parkea.

Burdinola eguerdiko 12.00etan (euskaraz) eta 13.00etan (erdaraz)

martxan jarriko da eta ferroi-pintxoa eskainiko da,

haurrentzako jolasak ere egongo dira.

 

Mirandaolako bisitan parte hartu nahi dutenek

Izena eman beharko dute honako telefonoetara deituz:

943 73 04 28 edo  943 73 18 95.

%50eko deskontua sarreraren prezioan.

Albiste guztiak