Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatzen duten Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaren XXII. edizioan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XVIII. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan lehenengo 15 postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira.
Lehiaketa hau bi sailetan banatzen da, A sailean 2009 - 2005 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Ormatxulo" eta "Txakolin" dantzak dantzatu behar dituzte, eta B sailean 2004 - 2001 urteetan jaiotako dantzariak daude eta "Erribera", "Upelategi" eta "Agurra" dantzak dantzatu behar dituzte.
Aurtengo XVIII. Gazteen Soinu Zahar ligaxkako irabazleak Ane Jaunarena (Lezo) A sailean, eta Katerin Artola (Oiartzun) B sailean, izan dira.
Sustraiak Dantza Taldeko Irantzu Perez, Izaro Velasco eta Marene Etxeberria A saileko txapelketa honetara sailkatzea lortu dute. Ligaxka honetan gainera A sailean Mirene Etxeberria eta B sailean Ane Arrizabalaga, Idoia Narbaiza, Irati Olaizola, Maider Encina eta Nahia Lopez herritarrak aritu dira. Nahiz eta Txapelketa honetara sailkatzerik ez izan hauek ere lan bikaina egin dute.
Sail bakoitzeko irabazleak Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik onena ere sarituko da.
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko Txistulari Taldearen eskutik joango da.
Aurten sailkatu diren dantzariak hauek dira:
A. SAILA
· Laia Lakuntza (Donostia)
· Maddi Iradi (Oiartzun)
· Irati Arsuaga (Oiartzun)
· Izaro Velasco (Legazpi)
· Miren Urdanpilleta (Lezo)
· Maren Galvez (Lezo)
· Marene Etxeberria (Legazpi)
· Nerea Lopez (Donostia)
· Nahia Mitxelena (Oiartzun)
· Ibone Alvarez de Eulate (Lezo)
· Olatz Azkue (Lezo)
· Amaiur Arozena (Oiartzun)
· Irantzu Perez (Legazpi)
· Lide Romero (Oiartzun)
· Ane Jaunarena (Lezo)
B. SAILA
· Maitane Irurzun (Aduna)
· Nerea Sasiain (Elgoibar)
· Naraya Robles (Villabona)
· Amaia Aizpurua (Zizurkil)
· Emeren Irurzun (Aduna)
· Naroa Etxebeste (Oiartzun)
· Enara Lertxundi (Villabona)
· Izaro Telletxea (Oiartzun)
· Nora Fraile (Lezo)
· Katerin Artola (Oiartzun)
· Maider Aginaga (Lezo)
· Amets Maiza (Altsasu)
· Maddi Bengoetxea (Lizartza)
· Maddi Etxeberria (Asteasu)
· Elixabet Larrañaga (Villabona)
Beraz gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatu nahi baduzue datorren maiatzaren 14an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Legazpiko Latxartegi Aretora hurbiltzea besterik ez duzue.