Eskusoinua eta txistua bultzatzeko asmoz,
Doinua Musika Eskolak eta Goiz Deia Txistulari taldeak,
Legazpiko udalarekin batera,
erakustaldi bat antolatu dute herriko ikastetxeetan
eta Latxartegi aretoan,
ostegunean, maiatzaren 12an.
Horretarako, bertako euskal musika instrumentu horietako musikari ospetsuenak
ekarriko dituzte: Garikoitz Mendizabal, txistuan
eta Aitor Furundarena eskusoinuan.
Domingo Agirre ikastetxean 14.30ean
Haztegi ikastolan 15.30ean
Latxartegi aretoko hallean 17.00ean.
Azkeneko saioa irekia izango da, parte hartu nahi duten guztientzat.