pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzua astelehenean, maiatzak 16
10
Mai
2016

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzua astelehenean, maiatzak 16

Arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, udaletxeko batzar aretoan

Urola Garaiko Berdintasun arloak BILUZIK MUNDURA,
sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen du.
Legazpin zuzeneko zerbitzua hileko hirugarren astelehenetan eskaintzen da
eta hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da,
maiatzak 16, arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, udaletxeko batzar aretoan.
 
Sexualitatearen inguruan zalantzaren bat daukazu?
Inori galdetzera ausartzen ez zaren kezka izkuturen bat?
Harremanei buruzko dudarik?
Horrelako dudak edo antzekoak badituzu, Biluzik Mundura zerbitzura jo dezakezu.
Banan-banako arreta; atentzio anonimoa eta konfidentziala,
berehalakoa, eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.
Informazioa, aholkularitza, detekzioa,
deribazioa, laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.
 
Posta elektronikoaren bitartez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo
sare sozialen bidez ere zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke.
 
►Zuzeneko zerbitzuaren hurrengo eguna: ekainak 20

Albiste guztiak