pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko jaiak indarkeria sexistarik gabe
29
Api
2016

Legazpiko jaiak indarkeria sexistarik gabe

Praktikatu ligoteo sanoa! Ez izan konplize!

Beste urte batez, gure jaiak hasteko puntuan daude, eta Legazpiko Udaletik deialdia egin nahi dugu emakumeek eta gizonek berdintasunez disfrutatu ahal izan ditzaten. Bereziki, deialdia egin nahi dugu jai eta aisia guneetako parte hartzaile eta arduradunek rol aktiboa jokatu dezaten (tabernak, txosnak, etab.), legazpiarrentzat indarkeria sexistarik gabeko espazioak bermatzen laguntzeko.
 
Eraso sexistak eta sexualak jaien testuinguruan ere gertatzen dira. Are gehiago, badirudi desfasearen izenean nolabaiteko askatasuna edo baimena ematen dela eta, ondorioz, batzuetan ez da erraza izaten jakitea non dagoen ligatzearen eta erasotzearen arteko muga. Erasoak, horrenbestez, irain, onartu gabeko ukitze, eraso fisiko eta are bortxaketen bitartez agertzen dira.
 
Horien aurrean, legazpiar guzti-guztion erantzukizuna da horrelakorik ez onartzea, eta aurre egitea emakumeekiko errespetu, berdintasun, askatasun eta autonomiaren defentsan oinarritutako jarrera eta portaeren bitartez, hau da, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako jarrera irmoz. Hori lortzeko, erantzunkide izaten lagundu diezaguketen hainbat jarraibide gogorarazten ditugu:
 
1. Edozein eraso gertatu aurretik garrantzitsua da erakustea espazio horretan (publikoa zein soziala izan) ez dela inolako jarera sexistarik onartuko, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko espazioak direla erakustea, eta edonolako jarrera sexistaren aurrean neurriak hartuko direla.
2. Erasoa jasan duen emakumearekin edo emakumeekin hitz egingo dugu, nola dauden eta neurriren bat hartu nahi duten galdetzeko. Finean, neurriak hartu ala ez emakumearen erabakia da (udaltzainen laguntza eskatu, urgentzietako zerbitzuei deitu, konfiantzazko zein pertsonak laguntzea nahi duen, etab.). Garrantzitsua da bakarrik ez uztea.
3. Emakumeen aurkako jarrera sexistarik ikusten bada, hori eragiten ari denari exijitu behar zaio jarrera horri uzteko, eta bestela espazio horretatik kanporatuko da.
 
Udalean konfiantza dugu legazpiarrengan, jaiak alai igaro daitezen. Eta alaitasun horretan elkarrekiko errespetua defendatuko da, gogoratuz emakumeek eskubidea dutela ezetz esateko eta zer nahi duten eta norekin nahi duten aukeratzeko, eta gizonei eskatzen diegu erantzunkide izan daitezela eta ez daitezela izan beste gizon batzuen eraso sexisten konplize.
 

Albiste guztiak