Astelehenean, hilak 21, goizeko 8:00etatik aurrera Urola kaleko errotondaren lanen 3. Faseari ekingo diote. Lan horiek hiru aste iraungo dute eta ESPALOIA itxi egingo da tarte honetan: Urola kalea 9tik (antzinako ekonomatoa), eta Olaondoko bidegurutzea zeharkatuz, industrialdera joateko oinezkoentzako pasabideraino.
OINEZKOENTZAKO aurreikusi diren DESBIDERATZEAK: Lanaren hiribideko semaforoetatik hirigunerantz doazen oinezkoek Fleming kaletik (BM) La Salle kalera joko dute eta, hortik, zaharren egoitzako bidegurutzetik Santikutz kaletik behera. Aitzitik, hirigunetik semaforoen aldera doazen oinezkoek industrialdearen barrualdetik joan beharko dute. Lan horiek dirauten bitartean EZINGO DA autobus geltokiaren (Etxealai) eta industrialdearen artean dagoen aparkalekuan APARKATU.
Zirkulazioan ere aldaketak izango dira 3. fase honen hasieran. Izan ere, ibilgailuak auzoetara iristeko, Olaondo itxita egongo denez, ondorengo auzo hauetatik bideratuko dira: Aizkorri kaletik-Patrizio Etxeberria kalera, Kale Nagusitik-Santikutz-Serenako aldapatik eta lanaren hiribidetik semaforoa hartuz.