Agenda 21 Foroaren bilera:
Apirilaren 21ean, osteguna.
18:30etatik 20:00etara Udaleko Batzar Aretoan.
Oraingo honetan Legazpiko Agenda 21ak aurtengorako duen erronka nagusienetako bati helduko diogu: Tokiko ekintza plan berria osatzea; Legazpi Klima 2030 izena eman diogun plana.
Prozesua abian jartzeko, gaia landuko duen lantalde teknikoak udalerriaren gaurko egoera aztertzeko lehen Foro monografiko bat egitea eskatu digu.
Ikuspegi orokor batetik, eta beraz lurralde eta ingurumen gaiei eta arlo sozioekonomikoari begiratuz:
· Zein da Legazpiren gaurko egoera?
· Zeintzuk dira udalerri gisa dituen indargune nagusiak?
· Eta zeintzuk aldiz erronka nagusiak eta hobetu beharreko arloak?
Zein da Legazpiko gaurko egoera?