Aurreratu genizuen moduan, aurtengoan Herri Mailako Pilota Txapelketako final aurretik azken urteetan egin den Herri Bazkaria apirilaren 30ean egingo da, eta Saniko koadrilak menua prestatuko du “Desertuko Oasiak” proiektua laguntzeko.
Txartelak salgai jarriko dira Apirilaren 16an, Maiatza, Giroa, Kukue eta Oilarra tabernetan eta Gaztetxean.
Ohi bezala, nahi duenak bere bazkaria ere eraman dezake, baina jaietan ere gure elkartasuna adieraztera animatu nahi zaituztegu.