Kultur Etxeko Ikus-entzunezko emanaldien programazioko denboraldiko azkena izango den honetan, Aitor Casado legazpiarra izango dugu protagonista. Urtean behin behintzat eskaintzen digu emanaldiren bat eta aurtengoan “Marko Poloren bidea jarraituz: Uzbekistan-Estanbul” izango da eskainiko digun emanaldiaren izenburua. Zita, apirilaren 15ean, ostirala, 20:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian.