Datorren astelehenean, apirilak 18, Postetxetik Patrizio Etxeberria 1era doan bide tartea konpontzeko lanei emango zaie hasiera.
Lan horiek egin ahal izateko ezinbestekoa da honako murrizketak ezartzea:
ZIRKULAZIOARIdagokionez:
EZINGO DAAizkorri kalea 18tik –Txorronea- honako kaleetara joan: Kale Nagusia, Nafarroa kalea, Patrizio Etxeberria kalea, Latxartegi kalea eta Santikutz kalea, salbu:
* Mediku larrialdiak -Osasun-zentroa- eta
* Garajeak.
AUTOBUS ZERBITZUA:
Autobusek ezingo dute bertatik zirkulatu. Beraz, Aizkorri kalea 13ko eta P. Etxeberria kalea 8ko (Ekei) geralekuak erabiltzen duten herritarrek Saturnino Telleria kaleko errotondan dagoen geralekua erabili beharko dute.
ZAMALANAK:
Goizeko 7:00ak eta 13:30ak bitartean Kale Nagusian, Nafarroa kalean eta Patrizio Etxeberria kalean zamalanak egiten dituzten kamioiak eta gainerako ibilgailuak, 3.500 kilo baino gutxiagoko furgoiak izan ezik, Kale Nagusia 27tik sartuko dira debekatutako noranzkoan eta Nafarroa kaletik irtengo dira.
Lanak ostegunera arte, apirilak 21, luzatuko dira.