- Aurreko urteetako argi-arku batzuk oso hondatuta zeuden eta, beraz, Kale Nagusiko, Patrizio Etxeberria kaleko eta Laubide kaleko argien dekorazioa aldatzea erabaki da.
- Garaguneko erabiltzaileek elementu berriak egin dituzte udaletxeko balkoiak apaintzeko. Iaz bezala, aurten ere plastikozko botilak eta bizikleten gurpilak erabili dituzte lore gorriak eta berdeak egiteko; apaingarri horiek udaletxeko aurreko eta atzeko balkoietan jarriko dira. Ekimen hori Garagunek Legazpiko udalerriari egiten dion ekarpen berria da eta, horrezaz gain, materialak birziklatzearen adibide ekologiko interesgarria da.