pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erabiltzaile berriei ongietorria Nerabe Zerbitzuan
02
Urr
2015

Erabiltzaile berriei ongietorria Nerabe Zerbitzuan

Urriaren 3an, larunbata, eguerdiko 13:00etan

Datorren larunbatean, urriaren 3an, eguerdiko 13:00etan, Nerabe Zerbitzuko erabiltzaile berriei ongietorri berezia egingo diete. Harrera ona eskaintzeko asmoz, ongietorri bazkaria eskainiko zaie. Menua arroza eta izozkia izango da. Arroza, aldez aurretik, gazte talde batekin egingo dute. Ondoren, jolas ezberdinak antolatuko dira. 
 
Ekintza honetan parte hartzeko izenematea irailaren 22tik 30era egin zen, beraz epea amaitu da. Guztira 27 gaztek parte hartuko dute.
 
Nerabe Zerbitzuaren ordutegia gogorarazten dizuegu:
Gazte-txokoa
- asteartetik ostegunera: 16.30-19.30
- ostiraletik igandera: 17.00-20.30
Kalean 
- asteartetan: 19.00-20.00
- ostiral eta larunbatetan: 16.00-17.00
Sare Sozialak
- asteazken eta ostegunetan: 19.00-19.30
- igandetan: 16.30-17.00
 

Albiste guztiak