2015eko Mugikortasunaren Astean zehar, Urola Garaiko Udalek eta Uggasak eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen dutenei sari txiki bat eman diegu. Horrez gain zergatik erabiltzen duten bizikleta galdetu zaie eta beraien erantzunak kontuan hartuta bideo hau egin dugu. Bertan ikusiko dituzue bizikletaz ibiltzeak dituen abantailak: osasuna hobetzea, ingurumena zaintzea, azkar iristea, aparkatzeko erraza…