pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mintzalagun izan nahi?
30
Ira
2015

Mintzalagun izan nahi?

Euskaraz hitz egiteko erraztasun handiagoa lortu nahi duzu? Edo norbaiti erraztasuna lortzen lagundu nahi diozu?

Euskaraz hitz egiteko erraztasun handiagoa lortu nahi duzu? edo norbaiti erraztasuna lortzen lagundu nahi diozu? Mintzalagun bihurtuta egingo duzu hori, euskaltegian edo Udalaren euskara zerbitzuan izena emanda. 
 
Iaz EHko Mintzalagun eguna ospatu zen Beran (Jose Luis Echarte) 
 
HELBURUAK:
Ikasi duten euskara mantentzeaz gain, aurrerapausoak ematea.
Euskararekiko sentsibilitatea landu eta indartzea.
Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzea.
Ondo pasatzea.
 
ZEIN IZAN DAITEKE MINTZALAGUN?
Euskaraz ulertu eta maila apalean bada ere hitz egiteko gai dena.
Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzea ezinbestekoa izango da
 
ZEIN IZAN DAITEKE GIDARI?
Euskaraz ondo moldatzen den edozein herritar.
Irteerak egiteko aukera ere badago, eta noizean behin ekintzaren bat ere bai.
 
IZENA EMATEKO:
Euskaltegian: 943731167 (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)
Udalaren euskara zerbitzuan: 943737188 (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)
Izena eman dutenen artean, Mintzalagunen talde txikiak antolatuko dira eta, ordutegi eta nahien arabera, elkartzeko orduak eta maiztasunak erabakiko dituzte. Urtean pare bat ekintza handi ere egingo dira guztiei zuzendutakoak. Hona hemen iazko ekintza batzuen argazkiak: http://www.zingizango.eus/argazkiak/taldeak/mintzalagunak
 

Albiste guztiak