Euskal literatura irakurleen klub birtualaren proposamena igortzen dizuegu. "E-rakurleak" du izena eta eLiburutegiako irakurleekin, alegia internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko liburutegiko zerbitzua erabiltzen dutenekin, osatu nahi da.
Ekimen hau Euskal Idazleen Elkartearen bidez aurrera eramango da.
Iraupena, 9 hilabetekoa izango du, non liburu bat landuko da hilero eta 2-3 egunetako ekintza sorta osatuko da irakurketa jakin horren inguruan.
Izen ematea: librea izango da baina nahi duenak liburutegiaren bitartez gauzatu dezake.
Legazpiko irakurleei gainera, Legazpiko Udal Liburutegiak, 3 gailu elektroniko maileguan utziko dizkie, euskeraz irakurtzen animatu daitezen.
Taldean parte hartzeko izen ematea irekita dago eta hautatu dute irakurgai izango den lehen liburua
LOTURAK