Urriaren 19 eta 26ko sarrera ekitaldi bikainen ondoren, azaroaren 1ean sartuko gara bete betean Azaroan Musika Zikloan. Lehen emanaldi hau Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du. Zikloa ofizialki irekiko duen lehen kontzertu honetan, In Tempore Abesbatza & Ensemblek “Mixturas” ikuskizuna eskainiko ditu Legazpiko Parrokian.
Konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat biltzen duen emanaldia izango da, abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean, tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena.
Proposamen musikal hibrido honen testuekin bizitzeko, justiziarako, elkarrenganako errespeturako eta gizarte guztiz teknifikatu eta indibidualista bati eragiten dioten gaitz handietatik askatzeko grina bizian murgilduko gara.
Era berean, In Temporek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri;
izan ere, musika-proposamen orotan txertatzen ditu eta IkusArteko sortzaileek programa bakoitzerako berariaz diseinatzen dituzte. Argiztapenak esperientzia artistikoa are aberatsagoa bilakatu eta ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgiltzen dute.
Hona eskainiko duten egitaraua:
Karl Jenkins
Stabat Mater
V. Sancta Mater (5')
VII - Virgo virginum (3')
XII. Paradisi gloria (8')
Dan Forrest
Requiem for de living
IV. “Sanctus” (8')
Kim André Arnesen
Tuvayhun
II. “The Merciful” (8')
V. “The Pure in heart” (10')
Dan Forrest
Lux the dawn from on high
III. “The sun never soys” (5')
Ola Gjeilo
"The lake isle” (7')