pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asteburu mikologikoa urriaren 6,7 eta 8an izango da
30
Ira
2023

Asteburu mikologikoa urriaren 6,7 eta 8an izango da

27. edizioa izango da aurtengoa eta Lekanazpi elkarteak kudeatuko du

Aurtengoan ere udazkenarekin batera hutsik egin gabe dator Asteburu Mikologikoa. Ekialdia orain arte, laguntzaile lanetan aritu den Lekanazpi Elkarteak kudeatuko du, Beti Gazte Animakzio elkarteari txanda hartuta. Ildo nagusiak mantentzen badira ere, egitarauan ikusiko dituzue aldaketak.

Hona egitarau osoa:

 

OSTIRALA (urriak 6)

17:00-19:00Norbanakoek bildutako perretxikoak jasotzea Lekanazpi elkartean. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea. Antolatzaileekin harrremanetan jartzeko deitu 611 040 487 telefonora.

 

LARUNBATA (urriak 7)

9:30etan Ibilbide mikologikoa. Perretxikuen berri ia ezer ez jakin eta zerbait ikasteko prest daudenentzat. San Martingo aurkepetan elkartuko gara 9:30etan eta bi-hiru ordu inguruko ibilbidea egitea aurrikusten dugu. Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztiei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina, azoka gunean amaituko da (salda eta txorizoa denontzat). Jende asko elkartuz gero, talde desberdinak osatuko dira. Ibilbidean perretxikuen mundu zoragarrira gerturatuko gara. Aurkitzen ditugun perretxikuak bereiztu eta ezagutuko ditugu. Perretxikuek ekosisteman eta bizitzaren zikloan duten garrantziaz arituko gara. Ziur gaude ibilbide honetan, hainbat mota desberdinetako perretxikuak aurkitu eta bilduko ditugula. Jasotako perretxikuak erakusketa antolatzeko erabiliko ditugu, gure inguruko espezie ohikoenak erakusteko asmoarekin.

11:00-14:00Perretxiku jasotzea azoka gunean. Perretxikuen truke salda eta txorizoa eskainiko da. Goizeko ibilbide mikologikoan bildutako perretxikuez gain, norbanakoek euren kaxa basoan bildutako perretxikuak jasoko dira. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiku bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikuak basoan geratzea.

12:00-15:00 eta 17:30-23:00Perretxiku Beer Festako garagardoen aurkezpena. Larunbatean, zehar, Euskal Herriko sei artisau garagardo dastatzeko aukera izango da. Guztira 20 garagardo desberdin egongo dira. IPA klasiko eta modernoak, amber ale (txigortuak), lager, imperial sout eta antzeko garagardoak. Gluten gabeko garagardoak ere izango dira.

 

12:30-13:00Garagardo-perretxiko Infusionatzea. 30 litro garagardo perretxikoekin infusionatuko dira. Zer da infusionatzea? Bi perretxiko mota garagardo irakinetan pausatuko ditugu, printzipio aktiboak, zaporea eta usaina aska ditzaten. Garagardoaren lupulua eta perretxikoak elkartuko ditugu, garagardo barietate berri bat sortuz. Garagardo hori oso aberatsa eta berezia izango da.

13:00-15:00Txanpi Solidarioen banaketa. Bildutako dirua ASPANOGI eta KATXALIN elkarteentzat izango da.

13:00-14:00Musika emanaldia: musika eskolako gaita taldea eta helduen Ai ze taldea!.

15:00-18:30Perretxiku sailkapena Aranzadi zientzia elkartearen eskutik. Perretxiku bakoitzari bere izena jarriko zaio, bakoitzaren beretzitasunak aipatuz. Gainera denbora tarte honetan interesa duten perretxiku biltzaileek, Aranzadi elkartekoei zuzentzeko aukera izango dute. Zalantzak argitzeko eta galdera mikologikoak egiteko tarte librea izango da.

18:00-20:00Musika emanaldia: Trapalata txaranga.

 

18:30-23:00Perretxiko erakusketa eta mahai didaktikoa. Era guztietako perretxikoak jarriko ditugu bistara; hartara, herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten, eta jatekoak direnak bereiz ditzaten. Jasangarritasun irizpideei jarraituz, 100 mota sailkatzea/erakustea hobetsiko da.

 

19:30-22:00Perretxiku pintxoen dastaketa prezio herrikoien truke. Hiru perretxiku pintxo desberdin egongo dira.

19:30-21:00Upelgilearen begiaren apostu-Jokua

21:00Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikuz betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saski bete bihotz”).

23:00Itxiera

 

IGANDEA (urriak 8)

10:00-14:00 Perretxiku erakusketa azokan.

12:00-13:30 Umeentzako marrazketa gunea.

12:00-14:00 Upelgilearen begiaren apostu-jokua.

13:00-14:30 Perritxiku pintxoen dastaketa, borondatearen truke.

14:00 Saskiaren pisaketa eta sari banaketa. Irabazleak perretxiku betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saski bete bihotz”).

14:30 Itxiera

 

Albiste guztiak