Kultura Zerbitzuak herriko elkarteen eskaintza osatzen jarraitzen du, Latxartegi Aretoan antolatzen dituen antzezlan eta musika emanaldien bidez. Gaurkoan datozenen berri eman nahi dizuegu:
KONTZERTUA: RUPER ORDORIKA BAKARKA. Apirilaren 5ean, 20:00etan Latxartegi Aretoan.
ANTZERKIA: MIÑAN, Artedrama taldearen eskutik. Apirilaren 11n, 19:30ean Latxartegi Aretoan. Goizean gainera ikasleentzako saioa eskainiko da Hezkuntza zerbitzuak sustaturik.
KONTZERTUA: GARI. Bakarkako ibilbidea hasi zueneko 30. Urtemuga bira. Maiatzak 9, 20:00etan Latxartegi Aretoan.
Emanaldi guztietarako sarrerak 10€ balioko dute eta aurrez on-line erosi ahal izango dira