- Haur-Gazte Danborrada
Aurtengoan ere maiatzaren 1ean egingo da Haur eta Gazte danborrada.
Eguerdiko 12:00etan Euskal Herria plazan, Udaletxeko balkoitik Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eta aginte makila hartze ekitaldia aurrera eramango da.
Aurretik, 11:30ean Doinua Musika eskolatik abiatuko da Korporazio txikia kalejiran musika eskolako musikariz lagunduta eta plazara arteko kalejira egingo dute.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Haur eta Gazte danborradaaurtengoan. Ibilbidea iazko bera izango da: Laubide kalea, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria Kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza.
Patrizio Etxeberria kaletik Nafarroa kalerako bidean (Elizondo pare horretan) jendea errepidean ez pilatzea eskatu nahi dugu, ibilbidea lasai egin dezaten.
Eguraldi txarra balitz, Urbeltz Pilotalekuan eskainiko dute ekitaldia.
- Doinua Big Band eta Banda gazteren kontzertua
Doinua Musika Eskolako bi talde hauen kontzertuaren ordua eta tokia aldatuegin da, beraietako askok herri danborradan parte hartuko dutenez, aurreikusitako orduan mantentzeak bi ekitaldietan parte hartzea eragozten zielako. Horrela, maiatzak 2, osteguna, 11:30etan izango da.
KONTZERTUA: Doinua Big Band eta Banda Gazte, Gernika plazan. (Euriarekin Latxartegi Aretoan)
- Herri Danborrada maiatzaren 2an
Aurten Legazpiko Herri Danborradak urtez urte ematen den parte hartze handia dela eta, herriko auzo desberdinetara gerturatzea erabaki du, besteak beste.
Horretarako urtero egiten diren bi ibilbideei, bi zutabeei, hirugarren bat gehituko zaio.
Bi zutabek, betiko moduan Laubiden emango diote hasiera 22:30etan. Hauetako bat San Inaziorantz joango da, Juanastegi, Itxaropen eta Gaztetxetik behera jarraituz. Bestea Santikutz kalean behera, eliza pareraino eta lehen zutabearekin bat eginez Kale Zaharretik aurrera.
Hirugarren zutabeaere 22:30ean abiatuko da, baina Aizkorri kalean, buelta eginez Bikuña-Enea plazara eta gero Plazaolarantz abiatuko da frontoi atzetik Xarpot parera eta errotondaraino Plazaola Kalea zeharkatuz. Errotonda pasata gainontzeko zutabeekin elkartuko da denak batera Kale Nagusitik Plazarainoko bidea egiteko.
Urtero eta tradizioa jarraituz 00:00etan emango zaio hasiera azken ospakizunari udaletxe aurrean.
- Profesional mailako Pilota Partidak
Aurtengoan ere, Santikutz egunez izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:
1. Partida:Alberdi II-Iztueta// Bakaikoa - Lizeaga
2. Partida: Jaka – Mariezkurrena// Peña II - Imaz
Sarreren salmenta ohi bezala egunean bertan egingo da Pilotalekuan 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara, eta sarrerak 30€ balioko dute eseritakoak eta 20€ zutikakoak. Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.
Hala ere, sarreren erdiak, internetez jarriko dira salgai
edo 688668673 telefonoz erreserba eginez; pilotalekuko ezkerraldeko eserlekuak.