Aitzakia horrekin, Miren Agur Meabe, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Angel Erro , idazleak izango ditugu gure artean, saio desberdinetan.
- 22, astelehena: Miren Agur Meabe IDAZLEAREKIN SOLASALDIA “Itsasoaren atea” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- 23, asteartea: Nerea Ibarzabal IDAZLEAREKIN SOLASALDIA “Bar Gloria” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- 24, asteazkena: Miren Amuriza IDAZLEAREKIN SOLASALDIA “Basa” liburuaren inguruan, gaztelerazko irakurketa klubaren baitan eta Monica Leivak gidatua. 18:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gaztelaniaz. Liburua irakurri nahi duenak, ale bat eskura liburutegian.
- 25, osteguna: Angel Erro IDAZLEAREKIN SOLASALDIA “Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Liburua irakurri nahi duenak, ale bat eskura liburutegian.
Azken bi saioak, herritar guztiei irekiak izango dira.