Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da apirilaren 24an, asteazkena, goizeko 9etan.
Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 24an, goizeko 9etan.
Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa originala eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.
Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 24an bakarrik egongo dela.